Jolas dramatikoa

sonia-senosiain-_froga2-circuloJolas dramatikoa berezkotasuna sustatzen duen antzerki mota bat da; non, umeek sortu, asmatu eta inprobisatzen dute, taldeak, berak, aukeratutako gai eta pertsonaien inguruan. Nire papera jokua barrutik bultzatzea da, pertsonai bat gehiago bezala, eta ekintza arazorik gabe aurrera dihoanean, baztertuz.
HELBURUAK
1. Bakoitzak bere buruarekin nahiz taldearekin gustora egoteko lekua sortu.
2. Norbera den bezalakoa onartzen ikasi. Berezko pertsonalitatea aprobetxatuz eta negatibotzat ditugun elementuekin jolastu eta ondo pasaz.
3. Espresioaren bidez komunikatu. Dramatizazioa umearen erabateko espresioa lortzeko erarik egokiena da, baina komunikabide bezala ulertuta eta ez arte lan zoragarrien sorkuntza bezala.
4. Taldean lan egiten ikasi, besteak onartuz eta errespetatuz.
5. Norberak sortzeko, irudikatzeko eta amesteko duen gaitasuna garatu.
6. Jokabidea moldatzeko gai izan. Honela, helburu bat lortu nahi dugunean bidean aurkitzen ditugun arazoei, indarkeriarik gabe, aurre egiteko.
7. Artearen bidez pentsamendu kritikoa piztu.

 NORI ZUZENDUTA DAGO?

  • 5-9 urte bitarteko umeentzat da.
  • Taldea gutxienez 7 eta gehienez 15 lagunek osatuko dute, erabiliko den espazioa kontutan harturik.sonia-senosiain-_froga3-circulo

ZER BEHAR DUGU?

  • Leku zabal eta itxia, jendea erraztasunez mugitu eta aske desinhibitu ahal izateko
  • Musika- erreproduzitzailea eta material biguineko (plastikoa, goma- aparra) baloia.
  • Plastika ekintzentzat argizari margoak, papera edota fotokopiak beharko dira.

maiderborobila

 
Anuncios