Ipuin tailerra

GAIAK:

  • Ipuin idatzitik ahozkotasunera: Ipuina bidaia eta zuhaitza metaforen bidez aztertuko dugu.
  • Narratzailearen gorputz eta ahots espresioa: Ipuin kontalaritzarako baliabide eszenikoak nola erabili.sonia-senosiain-senosiain-3555
  • Ipuinen sinbologia: Kontutan hartu beharreko elementuak.
  • Ipuin saio on batentzako giltza: Etenaldia, hastapen erritoak, bukaerak…
  • Ipuinak ikasgelan: Ipuina kontatu aurretik, bitartean eta ondoren burutzeko ideiak.

HELBURUAK:

  1. Ipuin bat aztertzeko, prestatzeko eta kontatzeko gai izatea.
  2. Norberaren espresioa landu eta garatzea.
  3. Ipuinaren eta irudimenaren balioa berreskuratzea.
  4. Norberak duen narratzailearen ahotsa garatzea.
  5. Ipuin kontalaritzarako zaletasuna sustatzea.

METODOLOGIA:

Tailer hau era teoriko praktiko batean garatuko da. Idatzizko, azterketa, nahiz, antzerki dinamikak erabiliz.

BEHAR TEKNIKOAK:

Gela zabal bat beharko da mahaiak eta aulkiak dituena. Idazteko materiala (boligrafoak eta papera) eta musika erreproduzitzailea.

OHARRA: parte hartzaileek kontatu nahiko luketen ipuin bat ekarri beharko dute.

Anuncios