Helduentzako ipuinak

 IPUIN ARABIARRAKPreboda-sesion-pareja-Gipuzkoa

Imajina ezazue zoko baten erdian gaudela. Kale estuak: saltokiz, jendez, ahots eta usain ezberdinez beteta. Lur koloreko espeziak, eguzkitan lehortutako okel usaina, merkatarien zalaparta…Gainezka doan ibaiaren modukoa. Eta iskanbila haren erdian, gizon bat. Zaharra, begi bizietakoa, bizarduna eta txilaba urdinez jantzita. Makil batekin, lurrean, borobil bat marraztu eta zai gelditzen da. Poliki- poliki jendea gerturatzen hasten da: ume pare bat, emakume taldea, pipan erretzen duen gizona… Lehengoak lurrean esertzen dira eta hurrenak zutik. Gutxinaka txilaba urdineko gizona inguratuz. Gizon hori ipuin kontalaria da. Agureak ipuina garai bateko hitzekin hasi zuen: bazen behin…

IRAUPENA: ordu bete. ADIN GOMENDATUA: 12 urtetik aurrera. HIZKUNTZA: euskera eta gaztelania. BEHAR TEKNIKOAK: antzoki handitan edota publiko 50 pertsona gorakoa bada, diadema mikrofonoa beharko da.

EMAKUME BASATIA

Preboda-sesion-pareja-GipuzkoaClarissa Pinkola Estés-en hitzeetan bi hitz hauek, emakume eta basatia, emakumezkoen psike sakoneko atea jotzeko ahalmena dute. Pasabide bat irekitzeko balio duten hitzak dira. Emakume ororen senak, edozein kulturatik etorrita ere, ulertzen dituen hitzak.

Hau lortzeko beste era bat ipuinak dira, istorioak. Ipuinek konfindantza ematen digute, geure burua sakontasunez ezagutzera gidatzan gaituztelarik.

Horregatik, ipuin saio honetan, emakume bakoitzak bere atetxo majikoan jotzera gonbidatu nahi dut. Emakume Basatia emakume guztion osasuna delako. Historioan zear debekatua, zigortua, zapaldua, ez ikusiarena egin dioten arren eta arriskutsua, dudatsua edota erotzat hartu duten arren, Emakume Basatia beti berpiztu egiten delako. Emakumerik zuhurrenak ere, bere tokirik sekretuenean gorderik daramalako.

IRAUPENA: ordu bete. ADIN GOMENDATUA: 15 urtetik aurrera. HIZKUNTZA: euskera eta gaztelania. BEHAR TEKNIKOAK: antzoki handitan edota publiko 50 pertsona gorakoa bada, diadema mikrofonoa beharko da.

Anuncios