Haurrentzako ipuinak

MALETA KONTUAK

Maleta honetan denetarik sartzen da: elefanteak, kalabazak baita errealdoiak ere. Bertan gordetzen dituen sekretuak ezagutu nahi ez gero, xuxurlatu astiro: maletatxo bidaiari, kontaiguzu guri barruan dituzun ehundaka kontakizun. Ikusiko duzue zer gertztatzen den. Adina: 4 urtetik aurrera. Iraupena: 45 min.

BELDURRENTZAKO IPUINAK

Ipuinak etengabe airetik dabiltza, txiribueltaka. Hortxe daude gure aldamenean baina askotan ez ditugu ikusten. Horretarako begiak ondo ireki behar ditugu, belarriak tente eta irudimena zabalik. Bat, bi eta hiru… TATXAN! Orain bai, orain ipuin guzti horiek ikus ditzazkegu: samurrak, tristeak, barregarriak, beldurrezkoak… denetarik dago. Nahi baduzue elkarrekin egin dezakegu bidaia. Gogor eutsi nire ahotsari… ipuina hastera doa eta! Adina: 4-8 urte. Iraupena: 45 min.

PRINTZESAK KONTU KONTARI

Zer behar da printzesa izateko? Gaztelu batean bizitzea? Gurasoak errege izatea? Soineko erraldoiak eta koroa janztea? Edota, portaera ezin hobea izatea? Inondik inora. Benetazko printzesak edonon bizi daitezke, nahi bezala jantzi, nahi bezala jokatu eta edozein familiatatik etor daitezke. Hori bai, printzesa on bat izateko, ezin bestekoa da ausarta, zintzoa, askea eta umoretsua izatea. Holakoxeak dira, hain zuzen ere, ipuin saio honen protagonistak. Ezagutu nahi badituzu etor zaitez datorren saiora. Adina: 5 urtetik aurrera. Iraupena: 45 min.

EUROPAKO IPUINAK

Umeek amestu dezaten, mundu osoko istorioak kontatzen dituen bidaiari amorratua da Mari. Bidaiaria eta jostuna ere bai. Eskura dituen elementuak erabiliz ipuinak kontatzen ditu: harilkoak, oihalkiak, guraizeak, galtzorratzak…Eta jasotako amets guzti horiekin, Marik, munduko abestia josten doa. Gure inguruan dagoen guztiari, beldurrik gabe kantatzeko eta aldamenean dugun edertasuna gozatu eta zabaltzeko. Adina: 7-12 urte. Iraupena: 50 min.

BEHAR TEKNIKOAK: antzoki handitan edota publikoa 50 pertsona gorakoa bada, diadema mikrofonoa beharko da.

 
Anuncios