Aurkezpena

 
 Preboda-sesion-pareja-Gipuzkoa
Bidaiatzea beti izan dut lagun. Antzerkia egiten hasi nintzenetik motxila bat bizkarrean hartu eta leku ezberdinetara bidaiatu behar izan nuen. Hasieran bidai motzak ziren: Donostia eta Iruñea, baina beranduago luzatzen joan ziren Bartzelona, Berlin. Abentura guzti hauek nire motxila betezen joan ziren, ni konturatu gabe. Baina, egun batez, joan etorri guzti horien ondoren, nire maletan begiratzea otu zitzaidan eta… Ara, hura sorpresa! Bertan oroitzapen galdu pila topatu nituen: tren txartelak, pailazo sudurra, azoka zahar batean lortutako kapelak, leku ezberdinetako postalak, alemaniera hiztegi bat, txotxongilo txikia, atsekaberen bat eta zoriontasuna barra barra. Oroitzapen guzti haiei begira, konturatu nintzen, lehenengoz, kontatzeko gauza mordoa nituela. Eta orduan gertatu zen, maletaren iskin batean, eguzkia bezain dizdiratsu, bidairik zoragarriena hasteko adorea topatu nuen. Webgune hau nire abentura berriaren lehen kapitulua da, ezagutu nahi baduzu, nabigatzen hastea besterik ez duzu.
Ongi etorria!!!
Anuncios